Rio Aragon-COAGRET elkarteak ohar bat karrikaratu du aste honetan. Hartan dio CHEren azken txostenaren arabera, Esaren ezegonkortasuna “egiaztagarria eta konponezina” dela. CHEk berak oharra plazaratu du horri erantzuteko. Konfederazio hidrografikoak dio Esako urtegiaren eskuinaldeko hegiaren portaerari buruzko azken txostenak egoera "normaltasunezkoa" dela berresten duela.
Urriko txostenak ondorioetan nabarmentzen duenez, mendi-hegalak "ez du mugimendu esanguratsurik"; izan ere, zehazten duenez, mendi-hegal guztiek dute nolabaiteko mugimendua, nahiz eta hautemanezina izan, eta, beraz, ezin da inoiz "0" mugimendurik erregistratu.
Esaren kasuan, bere magalaren mugimendua "baxuena da, oso motela", nazioarteko sailkapenaren arabera. Eta datuen arabera ere, "2013an egonkortze-lanak egin zirenetik ondorioetan ez da inolako aldaketarik izan". Horrek bermatzen du "gaur egungo presa eta presa handitua kokatuta dauden hegala (gauzatzen ari dena % 97ko presa-gorputzarekin) normaltasun-egoeran" dagoela.
Ebroko Konfederazio Hidrografikoak gogorarazi du, gainera, 2013ko egonkortze-obrak osatzen dituzten jarduketak egiten ari direla (mendi-mazelaren egoera normalizatzea ahalbidetu zutenak).
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!