Nafarroaren Eguneko mezara joanen da foru gobernua

Euskalerria Irratia 2019ko urriaren 23a

Xabierko Gazteluan eginen den elizkizunera gonbidatu dituztela adierazi du Javier Remirez gobernuko eledunak. Gobernuko ordezkaritza bat joanen da.

Nafarroako Gobernuko ordezkaritza bat joanen da Nafarroaren egunean Xabierren eginen den elizkizunera. Hala eman du jakitera Javier Remirez gobernuko eledunak. Argitu duenez, elizkizuna "ez da ekitaldi instituzionala"; baizik eta, "jesuiten ekitaldia, zeinetara gobernua gonbidatua izan den". Gobernuaren ordezkaritza joanen da elizkizunera "gobernukideen askatasunaren barruan", azaldu du.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!