2012an %2.5 jeitsi zitzaien irakasleei soldata eta %2 bestelako langileei, orduz geroztik ez dute berreskuratu. Aurrekontuak egin eta negoziatzeko garaian indarra egin nahi dute itunpeko ikastetxeetako langileek, beren soldatak bere horretara itzultzeko diru partida egon dadin. Kexu dira, abuztutik honat Carlos Gimeno kontseilaria eta bere departamentuko berririk ezta aurrerapausorik. Egun 3.400 langile inguru daude itunpeko ikastetxeetan, tartean Nafarroako ikastolak ere daudelarik.