Parlamentarien solasadian, Geroa Baiko Maria Solana, EH Bilduko Bakartxo Ruiz eta Ahal Dugu-Podemos alderdiko Ainhoa Aznarez gure artean. Euskara eta euskal kulturaren historia Iruñean, hiri buruzagian. Kike Diez de Ulzurrunekin serie berezia egiten ari gara, grabazio sorta berezia osatzen ari gara denboraldi berrian. Errekoleten Plazan eta San Lorenzo elizaren inguruan pasa den egunen egin genuen grabazioa aireratu dugu, gaur. Juanma Intxaurrandieta, INTIAko zuzendari eta nekazaritza adituarekin gure zelaietara begiratu eta sasoian sasoikoa dugu hizpide. Kolore ezberdinetako mahatsaz solastu gara gaur.Gure saioari errematea emateko Amets Aranguren eta Ibai Osinaga musikari eta sortzaile gazteak.