Metropoli Forala 2019-10-15

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 15a, 12:20

Kataluniako mugimendu independentistari elkartasuna erakusteko elkarretaratzea gurean, atzo eta datozen egun eta asteetan ere. Gure Esku Dago ekimeneko kide Amalur Alvarezek xehetasunak. Kazetarien solasaldian, Garako Martxelo Diaz eta Berriako Ion Orzaiz gure artean gaurkotasun politikoaz. Zinea , dantza eta teknologia berriak uztartzen dituen Zinetika jaialdia egiten ari da aste honetan Bilbon, Donostian eta Iruñean. Laida Aldaz Zinetika jaialdiko zuzendaria gure artean. Mikel Lizaso kazetari eta etxe honetako kolaboratzailea Bartzelonan da egunotan. Harekin bat egin dugu. Unai Lakok bildu ditu beste hedabideetan entzundako adierazpenak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!