Borroka feministak izanen dira Zabaldiko XXIII. Elkartasun Hamabostaldiko protagonistak. Oihana Idoatek azaldu ditu. Hong Kongo istiluen inguruan solastu gara bertan bizi den Ander Erburu musikariarekin. Xorroxin irratitik Julen Zelaietak Baztan Bidasoako kronika bidali digu.
Aralar irratiko Martin Juanenarekin kirol gaurkotasuna landu dugu. Elkartasun agenda zabaldu dugu David Zigandarekin. Euskaltzaindiaren mendeurrenaz solastu gara saioa amaitzeko Mikel Bujanda eta Sagrario Alemanekin. Irrintzilaria: Bidatz Villanueva.