Iruñeko udal solasaldian, EH Bilduko zinegotzi Joxe Abaurrea eta Geroa Baiko ordezkari Antso Fernandez izan ditugu. Mikel Idoate pilotari ohiarekin lau eta erdiko txapelketaz mintzatu gara. Astebururako mendi proposamenak egin dizkigu Lur Gil eskalatzaileak. Iturrama Institutuko zuzendari Arantxa Irisarri eta irakasle Oskia Remirezek Iturratia proiektuaren berri eman digute.