Solasaldi sozialaren tartean husten ari diren herri txikiez mintzatu gara hiru lagunekin: Patxi Urrutia jubilatua, Oihana Lorea gizarte langilea eta Amaia Nausia historialaria. Imanol Salinas eta Jose Javier Oses ez dira joan gaur goizean Huerta de Peralta enpresako grebaren kontura haien aurka egitekoa zen epaiketara. Horren ordez, LABeko bi kideok Euskalerria Irratian izan dira, haien egoeraren berri ematen. Kirola emakumeak ahalduntzeko tresna mintzagai NUPeko irakasle Miren Epaltzarekin. Altsasuko gazteen epaiaz Amaia Izko elkarrizketatu dugu.