Metropoli Forala 2019-10-08

Geroa Baiko parlamentuko eledun Uxue Barkos elkarrizketatu dugu saioaren atarikoan. Ekonomia digitalaz, ekonomiaren uberizazioaz, muturreko prekarietateaz, Uber, Deliveroo, Glovo, Cabify bezalako enpresez mintzatu gara Iñaki Zabaleta adituarekin. Elikagai ekologikoez, sasoian sasoikoaz, piperrez esate baterako hitz egin dugu Juanma Intxaurrandieta, INTIAko zuzendariarekin.