Parlamentarien solasaldian, euskararen dekretuari Nafarroako Auzitegi Nagusiak eginiko ebazpenaz mintzatu gara Geroa Baiko Maria Solana eta EH Bilduko Bakartxo Ruizekin. Euskararen arrastoak gure hiri buruzagian aztergai. Horren inguruko serie berezia abiatu dugu denboraldi honetan Kike Diez de Ultzurrun adiskidearen eskutik. Aurrekoan, San Zernin elizaren inguruan eta Saturnimo kalearen inguruan egin genuen grabazioa aditu dugu, gaur. Lorenzo Ondarra konpositoreaz hitzaldia eskainiko du Igor Ijurrak, Kondestable jauregian, gaur. Iruñeko Orfeoiko zuzendariaren eskutik musikari bakaikuarraren obrak entzuteko parada izan dugu.