Iñaki Bernalen ezetzak bidea libre utzi dio Koldo Martinezi senatari izateko

Euskalerria Irratia 2019ko irailaren 25a

Hauteskunde orokorren aurrerapenak askatu du Cambio-Aldaketa hautagaitzaren korapiloa. Bozketen errepikapenak bertan behera uzten du Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Izquierda Ezkerraren artean sinatutakoa eta beraz, azken hilabeteotan akordioaren interpretazioen eztabaida amaitutzat ematen da. Gauzak honela, IE-k senatari autonomikorako bere hautagaia erretiratu egin du. Bihar eginen da bozketa Nafarroako Parlamentuan eta Geroa Baiko Koldo Martinezek lortuko du, zantzu guztien arabera, senatari kargua.

Bihar, osteguneko, osoko bilkuraren azkenaurreko puntua izanen da senatari autonomikoaren hautaketa. Gauzak aldatzen ez badira, nafarrroako Parlamentuak Koldo Martinez hautatuko du Madrilen Foru Erkidegoko ordezkari izan dadin. Martinezek PSN, Geroa Bai eta Ahal Duguren babesa izanen du, IE-k txurian bozkatuko du eta Navarra Sumak Arantxa Arias beren hautagaia bozkatu du. EH Bilduren jarrera oraindik ez da argitu, nahiz eta iturri ezberdinek boto txuriaren alde eginen dutela iragartzen duten.

Izquierda Ezkerrak “zentzuzkoena eta logikoena” egin duela adierazi du, PSN Geroa Bai eta Ahal Duguren arteko akordioa ikusita. EFE-ri Marisa de Simonek “akordiorako haiekin ez kontatzea” salatu du “sortutako egoera itsusia, irregularra eta desorosoa izan da Izquierda Ezkerrarendako”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!