Nafarroako Polizia Legearen 1, 11.7, 23.3, 24 eta 27.1 artikuluen kontra egin zuen Pedro Sanchezen gobernuak abuztuan, Espainiako Konstituzioko 149.1.18 eta 149.1.29 artikuluaren aurkakoak direla iritzita. Tramutera onartu du helegitea Espainiako Auzitegi Konstituzionalak.
"Polizia laguntzaileak" behin-behinean kontratatzeko erabakiak herritarren oinarrizko eskubideei kalte egin diezaiekeela uste du Espainiako Gobernuak. Auzitegi Gorenak ebatzi zuen, ekainean, udaltzainak ezin direla behin-behineko langile izan. Polizien Legeak, baina, polizia laguntzaileen figura aurreikusten du, eta haren bitartez behin-behineko kontratazioak egiteko aukerari eutsiko liokete Nafarroako udalek.
Nafarroako Parlamentuak iazko azaroan onartu zuen legea, lehen saioan, 2017ko urrian, porrot egin eta gero.