Imanol Salinas sindikalistari ezarritako zigorra salatu du LABek

Euskalerria Irratia 2019ko ira. 20a, 16:39

Manifestaziora deitu dute irailaren 28rako, Iruñean.

LABeko kide Imanol Salinasi 21 hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote, Iruñeko La Sangiovesako jatetxeko langileen lan baldintzak eta pairatutako prekarietatea modu baketsuan salatzeagatik. Era berean, zigor eta isun larriak jarri dizkiete beste lan gatazkatan borrokan ibili diren zenbait langileri; Huerta de Peraltako borrokan ibilitakoei, kasu. Hala, jazarpen sindikala salatzeko eta langileen eskubideen defentsan jarraituko dutela berresteko, Iruñeko Justizia Jauregiaren aurrean elkartu da LAB sindikatua.

Mobilizazio gehiago aurreikusi dituzte: "Kalera irtetzeko arrazoiak soberan baititugu, borroka sindikala zilegia eta ezinbestekoa delako lan eta bizi baldintza duinak bermatu ahal izateko". Astelehenean, Donostia eta Bilboko epaitegietara eramango dute salaketa; eta asteartean, Gasteizko epaitegi aurrera. Datorren larunbaterako, irailaren 28rako, berriz, manifestaziora deitu dute Iruñean, 17:30ean, autobus geltoki zaharretik abiatuta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!