Skolae hezikidetza programa erredaktatu zuten Carmen Ruiz Repullo eta Miguel Angel Arconada deklaratzera deitu ditu Nafarroako Auzitegi Nagusiak. Urriaren 9an deklaratu beharko dute.
Skolae programaren inguruan mintzatu da gaur parlamentuan Carlos Gimeno hezkuntza kontseilaria. Gobernuak ikastetxe guztietara zabalduko du programa. Aditzera eman duenez, Maria Txibite presidenteak jasoko du Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen (Unesco) Nesken eta Emakumeen Hezkuntzarako Nazioarteko Saria, Parisen. Sustatzaileek deklaratu eta bi egunera.
Bururik gabe utzi dute programa
Carlos Gimeno hezkuntza kontseilariak Pilar Mayo Skolae hezkidetza programako koordinatzailea kargugabetu du aste honetan, gutun bidez eta inolako azalpenik eman gabe. Albistearen berri izan orduko, Marian Moreno hezkidetza programaren egileetako batek Skolae utzi du, "programa nola aldatzen duten" ez duela ikusi nahi argudiatuta.