Altsasuko gazteen auzia aztertuko du gaur Espainiako Auzitegi Gorenak. Gazteak absolbitu behar ote diren edo Auzitegi Nazionalak ezarri zizkien zigorrak murriztu ote daitezkeen erabakiko du, hain zuzen ere. Altsasuko gurasoekin mintzatu gara gaiaz. Parlamentarien solasaldian, EH Bilduko Bakartxo Ruiz eta Geroa Baiko Maria Solana aritu dira gurean gaurkotasun politikoaz. Atal berria Uxue Rey gure lankidearen eskutik. Hitz bat aukeratu dugu eta horren esanahi ezberdinak aztertu. Gaur, marka hitza hautatu dugu. Aitzakia: euskararen markaz ikerketa egin duela Estitxu Garai irakasleak. Harekin mintzatu gara; baita Nerea Ibinaga kirolariarekin ere.