Metropoli Forala 2019-09-17

Euskalerria Irratia 2019ko ira. 17a, 11:54

Atzo, Auzitegi Nazionalean akordioa sinatu eta espetxea sahiestuko dute presoen alde lanean aritutako 45 kidek. Imanol Karrera auzipetuak eman dizkigu azalpenak. Kazetarien solasaldian Gara egunkariko Martxelo Diaz eta Berriako Ion Orzaiz gaurkotasun politikoaz. Iraila eta urtearen ziklo berria hasi dugun honetan, Angel Erro poetarekin udazkenerako motxilan sartu beharreko asmoez mintzatu gara. Euskararen arrastoak gure hiri buruzagian aztergai. Horren inguruko serie berezia abiatu dugu gurean Kike Diez de Ultzurrun adiskidearen eskutik. Aurrekoan, O Plazara eta Iparraldeko harresira eginiko bisitaren grabazioa aireratu dugu, gaur.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!