Gaur hasi da Madrilen euskal presoen alde jarduten ziren 47 lagunen kontrako epaiketa. Auzipetuen artean da Amaia Izko. Abokatu iruindarra elkarrizketa dugu Auzitegi Nazionalean sartu aurretik. Astelehenero legez ere futbolaz mintzatu gara. Metropoli foraleko liburutegira gonbidatu dugu gaur Aitor Etxarte literaturzalea. Llamando a las puertas del cielo zientzia eta gizarte modernoaz saiakera liburua mintzagai. Musikaren tartean, Lurra taldeaz monografikoa Ihitz Iriarten eskutik.