Imanol Salinasi babesa erakusteko, eta azken hilabeteotan handitu den jazarpen sindikala salatzeko, Iruñeko Justizia Jauregiaren atarian bildu da LAB sindikatua. Iruñeko jatetxea da La Sangiovesa eta lan baldintza guztiz prekarioak zituzten. Iazko uztailaren 7an hasi zituzten protestak jatetxearen kanpoko aldean: pankartekin, pegatinekin eta megafonia bidez adierazten zer gertatzen ari zen lantoki horretan. Enpresa izan zen lehena Salinasen aurkako salaketa jartzen, baina gero fiskaltzak segitu du gaiarekin.
LABeko kide bat kartzelan sartu nahi dute bozgorailu bat erabiltzeagatik!!
— LAB Nafarroa (@LABnafarroa) September 13, 2019
Igor Arroyo: "Injustizia non, LABen megafono bat han".#BorrokaSindikalaAurrera pic.twitter.com/zLBAk85zLF
Idazkari nagusi ondoko Igor Arroyoren hitzetan honek ez du borroka geldiaraziko: "Ez gaituzte geldituko, ez dute LABen borroka sindikala baldintzatuko. Injustizia non, LABen megafono bat han egongo da horri aurre egiteko". Mobilizazioak iragarri dituzte egoera salatzeko.