Batzorde arrunt guztiak osatu ditu Nafarroako Parlementuak. Nafarroako apustueen etxeen erregulazioari buruzko batzorde berezia martxan jartzea faltan, PSNk 8 Mahairen Lehendakaritzak lortu ditu, Geroa Baik 6 eta Navarra Sumak 2.
Lehendakaritzak baino, hala ere, mahaietan gehiengo bila aritu dira aldediak. Batzordeak 15 kidez daude osatuta, boto kopuruaren araberako garrantziarekin (Navarra Suma, 6; PSN, 3; Geroa Bai, 2; EH Bildu , 2; Podemos-Ahal Dugu, 1 eta Izquierda-Ezkerra, 1). Hala, gobernua sostengatzen duten alderdiek 7 boto dituzte eta; oposizioan, Navarra Sumak 6 eta EH Bilduk 2.
Formularik egokienaren bila, ezohiko bozketak eman dira. Hala gertatu da, esaterako, ekonomia eta ogasun batzordearen eraketan. Gobernua babesten duten alderdiek bi hautagai aurkeztea erabaki zuten. Ezkerrak, baina, EH Bilduren hautagaitza babestu zuen; eta hala, Isabel Aranburuk (Geroa Bai), Mikel Builek (Ahal Dugu) eta Adolfo Araizek (EH Bildu) hiruna boto jaso zituzten.
Lehendakaritza lortzeko aukera baliatu zezakeen Navarra Sumak. Baina, kalkuluak oker egin zituen, eta gainontzeko alderdiekin akordiorik egin gabe, bi hautagai aurkeztu zituen Navarra Sumak ere. Bitan banatu zituen bere 6 botoak, eta berdinketa boskoitza gertatu zen.
Berdineketa dagoenean adinaren arabera esleitzen dira karguak: zaharrenen alde lehendakaritza eta lehendakariordetzaren kasuan, eta idazkariaren kasuan berriz, gazteenaren alde. Batzordearen burua Isabel Aranburu izango da, lehendakariordea Adolfo Araiz izango da eta Mikel Buil idazkaria. Navarra Suma, beraz, batzordetik kanpo geratu da.