Indarkeriaren hainbat biktima gogoratzeko plakei eginiko erasoak arbuiatu ditu Foro Sozialak

Euskalerria Irratia 2019ko ira. 11a, 08:09

Erasoek "berbiktimizazioa" eragin eta "bizikidetza demokratikoa eraikitzeko prozesua" kaltetu egiten dutela salatu dute.

Iruñeko, Etxarri-Aranzko eta Donostiako erasoak adibidetzat hartuta, azken hilabeteotan biolentzia ezberdinen biktima izan diren pertsonak oroitzeko jarritako hainbat eta hainbat plakak jasan dituzten erasoak arbuiatu ditu Foro Sozial Iraunkorrak. "Mota honetako sabotaia eta erasoek giza eskubideen urraketa larriak sufritu dituzten pertsonen berbiktimazioa soilik eragiten dute eta baita mina ere beren gertuko senide eta lagunengan, beren familia politikoengan…"

Etxarri Aranatzen Mikel Arregi gogoratzeko plaka bat lapurtu dute. Iruñean hiru aldiz egin diote eraso 1978ko sanferminetako gertakariak gogoratzeko monumentuan ezarritako plakari. Donostian, ETAren bost biktima gogoratzeko lurrean jarritako plakei eraso diete hirutan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!