Legegintzaldiko lehenengo ohiko Mahai eta Eledunen batzarra egin dute gaur legebiltzarrean. Bi adierazpen insituzional onartu dituzte. Bietan alde bozkatu du PSNk; baizkideak, ordea, ez ditu berdinak izan.
Altsasuko Ospa Eguneko ekitaldiak "irmoki gaitzetsi" egin ditu parlamentuak. Ospa Eguna bizikidetzaren aurkakoa dela adierazi dute, Guardia Zibila "baztertu eta iraintzen" duelako. Navarra Sumak aurkeztutako adierazpen insituzionalak, NA+ eta PSNren aldeko botoak jaso ditu. Kontra bozkatu dute Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak.
Ez da izan onartu duten adierazpen bakarra. Leitzan egindako ekitaldia memoria historikoaren oinarrien aurkakoa dela adierazi du Nafarroako Parlamentuak. PSNk, Geroa Baik eta Ahal Duguk aukeztu dute adierazpen instituzionala. PSN, Geroa Bai, Ahal Dugu, Ezkerra eta EH Bildu alderdien botoekin onartu dute. Navarra Sumak aurka bozkatu du.