“Erabilpen politiko gehiagorik ez”, esan du Nafarroako lehendakari Maria Txibitek, RNEn egin zioten elkarrizketan. “Salatzen ari naizena berriak ez diren gai hauen instrumentalizazioa da”, gaineratu du.
Txibiteren arabera, gobernua ez dator bat Ospa Egunaren “ez izpirituarekin ezta helburuekin ere”, baina, haren hitzetan, “demokraziak ezin du ekitaldi bat debekatu elkarte edo talde zehatz bati iruditzen zaiolako parte hartzaileek delitu bat egin dezaketela”.
“Fiskaltzak aztertu beharko du lege hausterik izaten den ala ez, baldin eta bada salatzeko. Eta epaileari dagokio ebaztea deliturik dagoen, ez Nafarroako Gobernuari”, adierazi du lehendakari sozialistak. “Goberuak oso argi dauka bere jarrera, eta hori da Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak gure erkidegoan egin duten, egiten duten eta eginen duten lana aitortzea”, gaineratu du.