936 eskari, NUPen medikuntza ikasteko

Euskalerria Irratia 2019ko ekainaren 26a

Poza azaldu du Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoretzak, ikasketa berriek izan duten arrakastarengatik. Aurtengo aurrematrikulazio epean, ezarri berri den medikuntza gradua izan da arrakastatsuena, 936 eskarirekin. NUPek 60 plaza eskeintzen ditu. Erizaintza eta Psikologia ikasketak dira, medikuntzaren ondoren eskari haundiena jaso dutenak.

4.944 pertsonek eskatu dute datorren ikasturtean Nafarroako Unibertsitatean ikasteko plaza. 2.005endako aukera ematen du NUPek. Ostiral honetan argitaratuko da onartutakoen lehendabiziko zerrenda eta SanFerminak pasata, uztailaren 16an zabalduko da matrikulazio epea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!