Emakumezkoen menpekotasunak eta on line jokoen adikzioak Gizakia Helburu taldearen kezka nagusiak

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 25a, 14:02

Goruntz egin dute laguntza eske joan zaizkien emakumeak baina oraindik ere zailago egiten zaie gizonezkoekin alderatuta. Talde berezia sortu du Gizakia Helburu taldeak emakumeei harreta emateko eta izan daitezkeen tabuak apurtzeko. Azken urtean ere, on line jokoak sortutako menpekotasunek ere arreta deitu die eta ludopatia mota berri honi aurre egiteko neurriak eskatu dituzte.

Menpekotasun zaharrak eta baita adikzio berriak ere. Nafarroako gizakia Helburu taldeak, azken urtean egindako lanaren berri eman du gaurkoan. 385 laguntza eskaera izan dituzte, 375 hartatu dituzte beren programa ezberdinetan. Gehienak gizonak dira, %82a. Datu honek atentzioa deitu die menpekotasunei aurre egiteko taldeko arduradunei. Emakumezko gutxiago iristea haiengana ez du esan nahi menpekotasun gutxiago dutenik, kontrakoa. Cristina Illeskas, Gizakia helburu taldeko zuzendaritzako kideak azaldu duen moduan, emakumeek oraindik ere gizarteak inposatutako hainbat baloreen menpe bizi dira, eta menpekotasun bat onartzea zailago izaten da askotan. Kasu gehienetan, menpekotasuna oso errotua dagoenean eta askotan bakarrik eta laguntzarik gabe direnean jotzen dute Gizakia Helburura.

Alkohola eta psikofarmakoen kontsumoa da nagusi emakumezkoen artean, gehien bat depresio prozesuekin lotuta. Gizonezkoetan ere alkoholarekin arazoa dutenek gehiengo badira, portzentai altuetan ere azaltzen dira koakina eta anfetaminak kontsumitzen dituztenak.

Azken urtean gainera, arreta berezia jarri du Gizakia Helburuk beste menpekotasun berri batekin; jokoa. Ludopatia aspaldi ezaguna den menpekotasuna izan arren, azken urteotan internet bidezko adikzioak bereziki egin du gora.izakia Helburu eragileak argi du, administrazioak eskua sartu behar duela araudian jokoaren menpekotasunari aurre egiteko. Publizitatea eta online jokurako irisgarritasuna mugatzea eskatzen dute, gehien bat adin txikikoak babesteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!