Foruzaingoa ari da ikertzen gertatutakoa. Heriotza baino ezin izan du ziurtatu, oraingoz. Lakber Mecanizados enpresan ari zen lanean, 35 urteko gazte gasteiztarra. Antza denez eta lehen aztergaien arabera, makina batek harrapatuta zendu da.
Mediku zerbitzuak eta suhiltzaileak ezbeharraren tokira joan dira, baina ezin izan dute ezer egin langilearen bizia salbatzeko. Gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egiteko. Urte ahasi zenetik bederatzi izan dira lantokian zendu direnak.
Lakber enpresa Lakuntzakoa da, baina Arbizun ere badu lantegia. Sakana Kooperatibako kide da enpresa hori.