Ostiralean izanen da Harrotasunaren Eguna. LGTBIQ+ kolektiboa kalera irtengo da euren eskubideen aldeko manifestazioa egitera. Hori baino lehen, ekaina guztian ari dira ekimenak egiten eta aste honetarako zenbait ere iragarriak dituzte:
Bihar, Arteziklo tailerra izanen da LGTBIQ+ pertsonei bideratua. Harroturen egoitzan izanen da arratsaldeko bostetatik bederatzietara. Artearen bidez espazio publikoa tresna kritiko gisara erabiltzeko proposamena izanen da. Teknika, diseinua, esku hartzea eta ikusgarritasuna bilatuko dituzte herritarrek eta kolektiboek ere eurekin bat egin dezaten. Gifak, testuak, bideo animatuak, foto-montajeak eta memeak ere eginen dituzte sare sozialetan zabaltzeko asmoarekin.
Ostegunean, iluntzean, udaletxeko plazan, Arteciklo tailer horretan egindakoa emanen dute. Gaueko hamarretatik aurrera izanen da hori.
Eta egun handia, ekainaren 28a izanen da, hori baita hain zuzen ere, Genero eta Sexu aniztasunaren Nazioarteko Eguna. Manifestazioa arratsaldeko zazpietan izanen da Baluartetik irtenda.