Hamabi emakume hil dituzte. Hamabi emakume gizonen eskuetan hilak. Indarkeria matxistak 2003tik Nafarroan utzi duen irudirik krudelena da. Erregistro-datuak daudenetik jazotakoak dira horiek. Espainiako datu ofizial horien arabera 1.000 dira indarkeria matxistaren erruz hil dituzten emakumeak. Emakume horiek aurretik salatu zituzten mehatxu, kolpe eta indarkeria: %12ak baino ez. Beste datu latz bat ere bai tartean: 245 adintxikiko geratu direla umezurtz 2013. urtetik.
Dora A.G, Eequiela Mercedes Galdeano, Berta Beunza, Argelis Romero, Flor Camacho, Tatiele de Sousa, Margarita, Maria Puy Perez, Jeanella Mariuxi, Blanca Esther Marques, Natalya Balyuk eta Yolanda Jaen. Horiek dira Nafarroan euren bikotekideek edo bikotekide ohiek hil dituzten emakumeen izenak.