Artzai txakur erakusketa eginen du bihar Bizilur elkarteak, Ziudadelan

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 20a, 17:03

Ardo eta gazta dastaketa eta Azoka Gardena ere antolatu ditu EHNE Nafarroako ekoizle elkarteak nekazaritza lanen ezagutza eta bertako produktuen sustatzea bultzatzeko. 

EHNE Nafarroako ekoizle elkartak asteburu honetarako nekazaritzaren lanen egunerokoa ezagutara emateko eta jaduera honetatik sortutako bertako produktuen sustatzea bultzatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu.

Bihar bi jarduera izanen dira. 18:00etan, Ziudadelako lubakietan, artzai txakurrak ardiekin lanean ikusteko aukera izanen da. Aritz Ganboarekin mintzatu gara, Sua txakurrarekin izanen da bihar egiten duten lana erakusten. 

Geltokin, 19:00etan, ardoa lagun, ardi, ahuntz eta behi gazta dastatzeko aukera izanen da. Marta Loperena gazta ekoizleak azaldu digunez, ekoizleak bertan izanen dira azalpenak ematen. 

Larunbatean izanen da udako Azoka Gardena. Bizilur elkartea osatzen duten ekoizleak Karlos III etorbidean izanen dira, euren produktuak satzen. 10:00tatik 14:00eta eginen da azoka.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!