Richard Carapaz Movistar taldeko txirrindulariak irabazi zuen igandean Italiako Giroa. Kirolari ekuatoriarra Iruñean bizi da. Iosune Murillo da haren entrenatzailea. Elkarrizketa egin diogu gaurko saioan. Horren aurretik, politikaz mintzatu gara kazetarien solasaldian. Ezinbestean alderdi sozialistaz mintzatu gara. Chivitek aurrera egiteko izanen dituen aukerez hitz egin dugu Berriako Ion Orzaiz eta Garako Martxelo Diazekin. Musikaren tartean, Marco Bellizzi tronbonista italiarra gure artean. Udako musika jaialdi nagusiez aritu gara solasean.