Europarako bidea nork hartuko duen ere erabaki da: Errepublikak Orain-ek hiru ordezkari izanen ditu

Euskalerria Irratia 2019ko maiatzaren 27a

Pernando Barrena EH Bilduko hautagaiaz gain, Izaskun Bilbao EAJko zerrendaburua ere izanen da europarlamentuan. Beste sei euskal herritar izango dira han.

Nafarroan PSOE izan da alderdirik bozkatuena Europarako bidean. EH Bilduk ere ordezkari bat bidaliko du. Hiru eserleku lortu ditu ERCrekin eta BNGrekin batera osatu duen Orain Errepublikak koalizioak. Ondorioz, Pernando Barrena europarlamentari hautatua izan da, Oriol Junqueras espetxean den ERCko buruarekin eta alderdi bereko Diana Ribarekin batera. EAJk Izaskun Bilbao bidaliko du Europara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!