Hauteskundeak atzean utzi eta emaitzekin orain nola jokatuko duten ezagutzen hasiko gara. Ekainaren 19an izanen da lehen hautaketa nagusietako bat: Parlamentuko presidentzia eta Mahaia nortzuk osatuko duten erabaki beharko dute. Horren ondoren iritsiko dira gainerako erabakiak: nork aurkezten ote duen bere burua lehendakarigai izateko eta nork jasotzen dituen norengandik babesik gehien hori erdiesteko.
Parlamentuak erabaki beharko du nor izanen den gobernuburua eta Erregeak izendatuko du. Gero hamar egunen buruan osatuko da parlamentua. Parlamentuko presindeteak alderdiek erabakitako ordezkariekin hitz eginen du eta hautagaia aurkezten diotelarik hiru egunen buruan osoko bilkura deitu beharko du. Hautagaia izanda, bere proposamena aurkeztuko du eta gainerakoek ere hitz eginen dute hautagaitza horren inguruan.