Maiatzak 26ko hauteskundeen aurretik elkarrizketa sorta egiten ari gara aste hauetan. Gaur azkena egin dugu. Nafarroako egungo lehendakari eta Geroa Bai koalizioko lehendakarigai Uxue Barkosen gure mikrofonoetan izan da. Enara Oronoz, gazte iruindarra Espainiako neguko triatroi txapelduna da. Skia, txirrindularitza eta korrika egitea, hiru kirolak batean biltzen dituen ariketaz mintzatu gara, Mikel Idoate bidelagun izan dugularik. 'Nafarroako Eskolaren historia ilustratua' aurketuko du Eskola Kontseiluak, gaur, Aitor Etxartek eman dizkigu xehetasunak.