Maiatzak 26ko hauteskundeen aurretik elkarrizketa sorta egiten ari gara aste hauetan. EH Bilduko lehendakarigai Bakartxo Ruizen txanda, gaur. Ibilbedi musika talde nafarrak ibilbidea hasi du. Lehenengo lana plazaratu dute. Abeslaria, Ibai Osinaga, Irunberriko kantaria gure artean izan dugu. Elkarrizketa egin diogu Ane Eslava kazetaria bidelagun dugula. Gainera zenbait kanta zuzenean eskaini dizkigu. Beste abeslari bat: Olatz Salvador. Iruñean izanen da kantuan arratsaldean eta emanaldiaren berri eman digu.