Maiatzak 26ko hauteskundeen aurretik elkarrizketa sorta egiten ari gara. Egungo parlamentuburu eta Ahal Dugu alderdiko hautagai Ainhoa Aznarez izan da gure artean. Analfabetoa izenburuko poesia liburua plazaratu du Iñigo Astiz kazetari eta idazke ultzamarrak. 41 olerki horiek liburuaren barnean hartuta etorri zaigu Irrintzi Dorrera. Abian da Elaide berria. Euskara ikasi nahi dutenen eta euskara ikasleen Nafarroako txokoa. Burlatako euskara teknikari Maider Sukuntzak eman dizkigu xehetasunak.