Tokiko hauteskundeen aurreko elkarrizketak egiten jarraitu dugu. Iruñeko alkate eta EH Bilduko hautagai Joseba Asiron, gure artean. Eñaut Elorrieta hari boskote klasikoarekin izanen da bihar, Burlatan. Abeslari bizkaitarrak ikuskizunaren xehetasunak eman dizkigu. 1934. eta 1945. urteen artean Ezkaba mendian preso egon zirenak omenduko dituzte igandean Gotorlekuan bertan. Txinparta elkarteko kide Koldo Pla azaldu digu ekimena. Ibaiertzean jaialdiaren 3. edizioa asteburuan Sanduzelai auzoan. Iosu Marti, Iruñea Nola! taldeko kideak zehaztu digu egitaraua. Ajuriagerra politikariari buruzko liburuaz aritu dira Leire eta Fermin Erbiti.