2015eko maiatzean, Nafarroako Foru Parlamenturako hauteskundeen bezperatan, ELAk dokumentu bat plazaratu zuen, Nahi dugun aldaketa politiko eta sozialerako proposamenak. Gero, urte bereko uztailean Geroa Bai, EH Bildu,Ahal Dugu eta IzquierdaEzkerraren artean iritsi zen Akordio Programatikoaren balorazioa egin genuen; hark ekarriko zuen Uxue Barkosek gidatutako Gobernua. Lau urteotan, aurreko aldian bezala, ELAk Nafarroako Gobernuaren ekintza juzkatu izan du, hainbat arlotan proposamenak egin eta politika publikoetan benetako aldaketaren aldeko mobilizazio soziala bultzatu dituelarik. Esteka honetan klik eginda proposamenak ikusteko aukera: ELAren proposamenak alderdientzat.