Claverina hartzak hiru ardiri egin die eraso azken egunetan, azkena, Uztarrotzen

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 6a, 07:43

Aztarnak topatu dituzte artalde baten inguruan eta Uztarrotz herriko artzain batek salatu du ardi bat gutxienez hilik agertu dela. 

Erronkariko artzain batek ohartarazi du Uztarrotzen ardiak hilik topatu dituztela. Nafarroako Gobernuko Ingurumeneko Oihanzaingora egin zuen deia artzainak. Berehala gerturatu ziren langileak eta ardi hilakikusita gertu aurkitu zituzten hartzaren aztarnak. Ardiek zituzten zauriak ere bat zetozen hartzek egin ohi dituztenekin. Bigarren ardi bat ere hilik aurkitu zuten baina putre batenak izan dira erasoak. Aztertzen ari dira lehen ardiaren heriotza zerk eragin zuen eta kontrastatu eginen dituzte Claverina hartzaren mugimenduekin. 

Landa Garapenerako Departamentuak antolatua duen Hartzaren Segimendurako Planaren barruan gaur batzartuko da lan taldea. Era berean artzainari kalte ordaina emateko tramitazioa ere abian jarriko dute. 

Antza denez Orimendi eta Otsogorrigainaren artean, Betzula inguruan ibili daiteke Claverina hartza. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!