Helpbidea-ri esker baserri bat zehazki non kokatua dagoen jakin ahal izanen da. Identifikatzaile bat da eta bereziki larrialdi une batean bertara edozein zerbitzu gerturatu behar bada denborarik ez galtzeko aukera emanen du Helpbidea izeneko aparailuak. 112 telefono zenbakira deituta esaterako, profresionalei plaka horren berri emanda eurek aukera izanen dute baserri horren helbide zehatza zein den jakiteko: zein herritan kokatua dagoen, zer nolako eraikuntza den, zein kaletan dagoen, zein den atea, baserriaren izena bera eta IDa ere bai. Bisore geografikoa da Helpbidea eta API SITNAren bidez funtzionatzen du.
Metroaren geldialdien gisan, baserriak
Nafarroako herrietako udalek beste diseinu bat ere jarri dute abian baserri horiek non dauden jakinarazteko: hiriburuetako metroetako geldialdiak bailiran baserriak jarri dituzte mapa batean. Dagoeneko informazio bilerak egin dituzte zenbait herritan: Leitza, Zubieta, Bera, Arantza, Areso, Igantzi, Ituren, Etxalar, Lesaka eta Sunbillan. Beste zenbaitetan ere eginen dituzte. Nafarroako Gobernuko kontseilari Mari Jose Beaumont eta Babes Zibilerako zuzendaria Isabel Anaut izaten dira bilera horietan herritarrekin eta herri horietako udal ordezkariekin.