Adur, Jokin eta Oihanek 900 egun preso; Iñaki, Aratz, Jonan eta Julenek urtebete

Euskalerria Irratia 2019ko maiatzaren 2a

Altsasuko liskarrean parte hartzeagatik preso daramate gazteek urtebete baino gehiago, hiru gazteek eta bi urte luze baino gehiago gainerako lauek. 

Altsasuko taberna giroko liskarra 2016ko urrian izan zen. Ordutik buelta asko eman dituen auzia izan da: lehenik Nafarroako Auzitegian eraman zen gaia eta gero Auzitegi Nazionalera igorri zen terrorismoaren mamua tartean. Bide horretan urtebete egin dute jada preso Iñaki Abadek, Joan Ander Cobek, Aratz Urrizolak eta Julen Goikoetxeak eta 900 egun gainerako hiruek: Adur Ramirez de Aldak, Jokin Unamunok eta Oihan Arnanzek. 

Coviteren helegiterik ez

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Apelazio Salak Altsasuko auziko zigor gehienak berretsi eta gero, Covite elkarteak jakinarazi du ez duela ebazpenaren aurkako helegiterik aurkeztuko Auzitegi Gorenean. Hala ere, Ruben Mujika elkarteko abokatuak zehaztu du «arrazoi teknikoak» daudela erabaki horren atzean eta ez dutela auzia uzteko asmorik. Fiskalak ere esana du ez duela helegiterik jarriko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!