Espainiako Gorteetarako hauteskundeak izanen dira igandean. EH Bilduko Nafarroako Bel Pozueta Kongresurako hautagaia elkarrizketatu dugu gaur. Lanbide heziketan Nafarroan dagoen eskaintzaz hitz egin dugu hezkuntza zuzendari nagusi Roberto Perezekin. Iruñeko Udaleko protokolo alorra ezagutu dugu Amaia de Estebani esker. EHNE eta Bizilurrek Azoka Gardena eginen dute, larunbatean, Iruñean. Marta Perez Loperena gaztagileak kontatu digu.