Gaur iluntzean musikariak eta idazleak bilduko dira Gaiarre Antzokiko oholtza gainean Joseba Sarrionandiaren poesia kantu bihurtzeko. Kalaportu lana taularatuko dute. Ikuskizunaren aurkezle Ander Lipus elkarrizketatu dugu. Hedoi Etxarte kolaboratzaileak hitz bat hautatzen du etortzen den bakoitzean. Oraingoan, imanak. Imanol Ibero Oibarko semea da, mahastiak dituen nekazari gaztea, EHNE sindikatuko idazkari nagusia. Ane Eslava kazetariaren laguntzarekin elkarrizketa egin diogu. REAS elkarteko kide June San Millan Elkartasunaren Azokaz aritu zaigu. Bardeako tiro eremuaz mintzatu da Iñigo Jurado.