Irakasleek ez dute eskakizunik egin beharko, automatikoki ordainduko baitie administrazioak opor garaiko soldata hau.
Bestalde, hezkuntza sailetik azaldu zutenez, haur eta lehen hezkuntzan irakasle bakoitzari 2 klase ordu gutxiago ezarri izanagatik, 136 irakasle berri gehiago kontratatu ahal izan dira aurten. Dtaorren ikasturtean, neurri hau bigarren hezkuntzan martxan jartzeko lanean da Nafarroako Gobernua.