Atzo, arratsaldeko 20:19ean, jo zuten bi autoek elkar, N-121 errepidean, Erriberritik gertu. Ibilgailuetako batean zihoan Artaxoako 47 urteko bizilaguna unean bertan hil zen.
Iruñeko 23 urteko gizon bat eta Mutiloako 21 urteko emakume bat zihoazen beste autoan. 23 urteko gizonezkoa zaurituta eraman zuten larrialdi zerbitzuek, gaur eguerdian eman dute haren heriotzaren berri.