Hauteskundeetan mobilizatzeko deia egin du Iruñean egindako batzarrean Ahal Dugu koalizioak. Botoa ematera deitu dituzte herritarrak. Bakarrik modu horretan lortuko delako eskuin muturrari eta Madrilgo Colon plazan erakutsi zuten irudiari aurre egiten. Beste aldean ikusten dute PSOE: etsituta sumatzen dute eta horri ere aurre egitea proposatu du alderdi moreak.