Justizia eskatzeko Altsasu jendez betetzeko deia egin dute iganderako

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 22a, 13:21

>Manifestazioa eginen dute 12:00etan suhiltzaileen egoitzatik abiatuta. Altsasuko Auzian justizia aldarrikatzeko deia egin dute eta aurreikuspenek diote jendetzak hartuko duela parte igandeko deialdian ere. 

Nafarroan inoiz izandako manifestaziorik jendetsuena izan zen Altsasuko Auzian justizia eta proportzionaltasuna aldarrikatu zuena. Oraingoan, Auzitegi Nazionalak zortzi gazteen kontrako zigorrak berretsi ondoren Altsasuko kaleak bete nahi dituzte goiburu berarekin: justizia. Igandean izanen da mobilizazioa 12:00etan suhiltzaileen egoitzaren paretik irtenda.

Denbora gehiegi espetxean

Altsasuko Auzian daudenen artean 858 egun daramatzate espetxean Adur Ramirez de Aldak, Jokin Unamunok eta Oihan Arnanzek. 296 egun giltzapean Jon Ander Cobek, Iñaki Abadek, Aratz Urrizolak eta Julen Goikoetxeak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!