Laburra izan dela adierazi dute Bertizaranako bizilagunek. Lurrikara batek astindu ditu gaur 10:00ak jotzear zirela. Animaliak aztoratu eta etxeak mugitu direla nabaritu dute. 3,7ko indarra izan du lurrikarak eta lurrazpian bi kilometrora izan du epizentroa. Hala jaso du Espainiako Geologia Zerbitzuak.