Parlamentuak 1978ko sanferminetako kereila kriminala babestu du

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 21a, 17:08

Foru Exekutiboari eskatu dio gertakari haiek argitzeko eta erantzukizunak bilatzeko helburua duen auziarekin bat egin dezan

Parlamentuko Osoko Bilkuran ebazpen bat onetsi du gaur Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN eta PPNren aurkakoekin, zeinaren bidez Legebiltzarrak “aldeztu egiten du Sanfermines 78 Gogoan! elkarteak eta 1978ko sanferminetako gertakariek zuzenean ukitutako beste zenbait pertsonak (Germán Rodríguezen senitartekoak, balaz zauritutakoak...) 2019ko urtarrilaren 22an aurkeztutako kereila kriminala”.

Onetsitako ebazpenak bigarren atalean Nafarroako Gobernuari eskatzen dio “kereila hori aldeztu dezan eta kereila horri bere atxikimendua adierazteko aukera gogoan har dezan.

Zioen azalpenean, UPN talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak Iruñeko Udalak “1978ko sanferminetan hirian izandako gertakariak aztertzeko eta erantzukizunak argitzeko batzordea sortzeko” erabakia hartu zuenetik eman dituen pausuak laburbiltzen ditu, eta bere egiten du urtarrilaren 22an aurkeztutako kereilak oinarritzat duen irizpena.

Sustatzaileek Foru Exekutiboari “kereilaren mamia ikertzeko” gonbidapena luzatzen diote, Iruñeko Udalak egin zuen bezala “78ko Sanferminetan gertatutako Giza Eskubideen urraketak mugarritzeko saiakerara” batuz, gertakariak Iruñeko hirian gertatu baziren ere, “luzaz gainditu baitzuten hiriaren esparru geografikoa”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!