Korrika 21

"Oraindik da beharrezkoa euskararen alde Klika egitea"

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 20a, 19:53

Argazkia: @AEK_eus

21. Korrika aurkeztu dute Iruñeko Zentral aretoan.

"Korrika euskaltegien lana zaintzeko jaio zen. Egun, euskararen egoera ez da normalizatu, beraz, oraindik da beharrezkoa euskararen alde Klika egitea". Asier Amondoren hitzak dira. Korrika arduraduna da bera, eta arratsaldean Iruñean egin den 21. Korrikaren aurkezpen ekitaldian esan ditu hitzok.

Ane Zabala kazetariak gidatudu saioa, eta berak laburbildu du zer den Korrika: "Behar den guztia da Korrika: epika, erotasun zoragarria, ilusioa, hautua, konpromisoa, aldarria". Hutsun taldearean emanaldi batekin hasi da aurkezpen ekitaldia, Zentralen. Aurtengo Korrika abestiaren bertsioa ere jo dute, txalapartarekin.

AEKren koordinatzaile orokor Mertxe Mugikak ere hartu du hitza, Nafarroara begira: "Euskararen Lege sendo eta berri bat behar dugu Nafarroa osorako, biztanle guztion hizkuntza eskubideak bermatzeko eta nafar gizartea kohesionatzeko".

Korrika 2019ko antolatzaileak hartu ditu Barkosek

Uxue Barkos, Nafarroako Lehendakariak eta Ana Ollo, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak, gaur goizean 21. Korrikako arduradunei harrera egin diete. Korrika, euskararen aldeko ekimena, datorren apirilaren 4an abiatuko da Garesetik.

Lehendakariak, aurtengo edizioko proposamena, “Klika”, ezagutzeko aukera izan du. Korrika, Garesen hasiko da apirilaren 4an, eta hiru egunetan zehar Nafarroako hegoaldean ibili ondoren, apirilaren 6an iritsiko da Iruñera. Ekimenak, 10 egunetan, osotara, 2.000 kilometro baino gehiago eginen ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!