Gaur gauean udaberriaren hasiera. Neguaren balantzea egiteko Peio Oria AEMET Nafarroako zuzendaria eta Mikel Lasarte eguraldi aditua gure artean izan dira. Laura Perez legebiltzarkideak, Orain Baik, Ahal Duguk eta Ezkerrak koalizioa egitea proposatu du hauteskundeetarako. Horri buruz eta alderdi sozialistaren jarreraz aritu gara parlamentarien solasaldian. Sorgin-ehizari buruzko topaketak izanen dira Iruñean asteburuan. Gaur ere gertatzen al da horrelakorik? Horri buruz galdetu diogu Nerea Fillat antolatzaile taldeko kideari.