Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko urteko batzarra eginen da ostiralean Iruñean

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 20a, 08:26

Ekitaldian Barkos Lehendakaria eta bere parekideak Iñigo Urkullu eta Alain Roussetek hartuko dute parte.

Ostiral honetan, martxoak 22, Akitania Berria - Euskadi - Nafarroa Euroeskualdeko urteko batzarra egingo da Iruñean. Bertan izango dira Nafarroako Lehendakaria Uxue Barkos eta bere parekideak Iñigo Urkullu eta Alain Rousset.

Jardunaldiari Nafarroak, pasaden urtetik Euroeskualdeko lehendakaritzaren buru denak, harrerra egingo die Nafarroako Jauregian eskualdeetako arduradun nagusiei.

Ondoren, urteko batzarra eginen dute eta bertan, gai ordenean izango dituzte, aurreko bileraren aktaren onarpena, 2018ko balantzearen aurkezpena, hala nola aurrekontuen prebisioak eta 2019rako laguntzen deialdiak.

Batzarra amaituta, Nafarroako Presidentak, eta Euskadi eta Akitania Berriko presidenteek prentsaurrekoa eskainiko dute bileran landutako gaien inguruko informazioa emateko.

Euroeskualdea

1992. urtean, Nafarroak, Akitaniak eta Euskadik lankidetza hitzarmena sinatu zuten erakundeen arteko harremanak zegozkien eskumenen esparruan garatzeko, guztientzako interesak lortzeko xedearekin.

Hala ere, 2000 urtetik Nafarroak elkarlan horrekin jarraitu zuen biko hitzarmenen bitartez. Bitartean, Euskadi eta Akitaniak, hasierako protokoloa kontuan hartuz, eskubide komunitarioak araututako bestelako lankidetza estruktura baterantz pausua eman zuten, nortasun juridikoz ornitua, eta helburu izanik kide direnen artean, mugaz gaindiko elkarlanaz gain, eskualdeen artean eta maila transnazionalean ere elkarlana bultzatzea. Horretarako, 2011n, Lurralde Lankidetzako Europako Taldea (LLET) sortu zuten, Akitania/Euskadi Euroeskualdea izenarekin.

2016an, Akitaniak Limousin eta Poitou-Charentes eskualdeak sartu zituen, Akitania Berriko eskualdea osatuz, eta Nafarroak taldean sartzeko eskaera egin zuen, eta 2017ko martxoan sartu ostean, Akitania Berria, Euskadi, Nafarroa Euroeskualdea izena hartu zuen.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!